Eskubaloia
Munduko eskubaloi txapelketa
Danimarka eta Suedia, finalerdietan
Erredakzioa
I. multzoko lehena (Frantzia seguraski) saihestu nahi dute danimarkarrek zein frantziarrek. Gaur, 16:00etan Islandia-Espainia.
Danimarka eta Suediako selekzioek Munduko eskubaloi txapelketako finalerdietarako txartela ziurtatu dute Argentina (31-24) eta Kroazia (29-25) mendean hartuta, hurrenez hurren.
Biek indarrak neurtuko dituzte astearte honetan eta multzoko lidergoa lortzea izango dute helburu. I. multzoko lehena, Frantzia seguraski, saihestu nahi dute danimarkarrek zein frantziarrek.
Beste partidan, Poloniak kostata gainditu zuen Serbia 27-26 markagailuarekin.