kirolak
Atarikoa (erlojupekoa)
Frantziako Tourra: Cancellara, nagusi Rotterdamen
Erredakzioa
Tony Martin izan da bigarren eta David Millar hirugarren. Armstrong eta Contador laugarren eta seigarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Fabian Cancellara suitzarrak irabazi du Frantziako Tourreko atarikoa, Rotterdamen korritu den 8 kilometroko erlojupekoa. 10:00eko denbora egin du eta Tony Martin zein Millar gainditu ditu. Lehenak hamar segundo gehiago behar izan ditu eta Millarrek hogei (10:20).
Armstrong eta Contador, laugarren eta seigarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Igandean aurreneko etapa korrituko da Tourrean, Rotterdam eta Brusela artean (223,5 kilometro). Ibilbidea laua da eta esprinterrentzako egokia.
Atarikoaren sailkapena:
.1. CANCELLARA Fabian (SUI/SAXO BANK) 10.00
.2. MARTIN Tony (ALE/COLUMBIA) 10.10
.3. MILLAR David (GBR/GARMIN) 10.20
.4. ARMSTRONG Lance (USA/RADIOSHACK) 10.22
.5. THOMAS Geraint (GBR/SKY PRO CYCLING) 10.23
.6. CONTADOR Alberto (ESP/ASTANA) 10.27
.7. FARRAR Tyler (USA/GARMIN) 10.28
.8. LEIPHEIMER Levi (USA/RADIOSHACK) 10.28
.9. BOASSON HAGEN Edvald (NOR/SKY PRO C.) 10.32
10. GERDEMANN Linus (ALE/MILRAM) 10.35
11. BOOKWALTER Brent (USA/BMC RACING) 10.35
12. MALORI Adriano (ITA/LAMPRE) 10.35
13. BRAJKOVIC Janez (SLO/RADIOSHACK) 10.35
14. ROGERS Michael (AUS/COLUMBIA) 10.35
15. PLAZA Rubén (ESP/CAISSE D''EPARGNE) 10.36
16. TERPSTRA Niki (HOL/MILRAM) 10.36
17. KLÖDEN Andréas (ALE/RADIOSHACK) 10.36
18. KIRYIENKA Vasil (BIE/CAISSE D''EPARGNE) 10.38
19. VINOKOUROV Alexandre (KAZ/ASTANA) 10.38
20. KREUZIGER Roman (RCH/LIQUIGAS) 10.38