kirolak
Mito usaina duen ekitaldia
Frantziako Tourra: Pirinioak, Tourmalet, Contador... eta askoz gehiago
Jon Lopez
Erredakzioa
2010eko ekitaldiak hiru protagonista nagusi izango ditu. Tourmalet mendatea, lasterketaren epaile; Pirinioak, 100 urtez Tourrean; eta Contador, hautagaietan hautagaiena. Baina gehiago ere izango da.
Pirinioek izango dute lasterketaren azken epaia. Tourreko antolatzaileek Pirinioetako gailur mitikoei eman dizkiete protagonismoa, 100 urte betetzen baitira ''Grand Boucle''a aurrenekoz mendikate hau zeharkatu zuenetik.
Baina Pirinioetan mendate bat azpimarratu behar baldin bada, hori Tourmalet da. Frantziako Tourreko aurtengo ekitaldia mendate honetan gertatzen denarekin oso lotuta izango da, birritan igo beharko baitute mendate mitiko hau.
Azpimarratzekoa 18. etapa. Lasterkariek Tourmaleteko gainan izango dute helmuga -behin bakarrik gertatu da hau lasterketaren historian- eta hauxe izango da 2010eko Tourraren unerik erabakigarriena.
Erlojuaren aurkako ibilbide urria duen ekitaldi honetan -erlojupeko luze bakarra izango du- Alpeek ere garrantzia izango dute.
Alpe D''Huezen ez da izango Tourra, baina etapa zirraragarriak izango ditu. Zortzigarrena Morzine Avoriazen amaituko da eta hurrengo, La Madeleineko gainetik 30 kilometrora.
Harbideak ere 2010eko ekitaldia baldintzatuko du. Erne hirugarren etaparekin! Fleche Wallone eta Lieja-Bastogne-Lieja lasterketen kutsua izango du Wanze eta Arenberg Porte du Haunaut arteko saioak. Zazpi harbide tarte izango ditu ibilbideak, orotara 13,2 kilometro harri artean. Erorketak, zulaketak, erasoak... Arrazoi asko hirugarren etapa honi beldur izateko.
Eta Pirinioak, Tourmalet eta igoerak protagonista dituen ekitaldi batean ezin Alberto Contador aipatu gabe utzi. Astana taldeko txirrindularia faboritoetan faboritoena da bere hirugarren Frantziako Tourra irabazteko.
Ibilbideak luzitzeko aukerak soberan emango dizkio, baina beste hautagaiek - Lance Armstrong, Andy eta Franck Schleck, Samuel Sánchez, Bradley Wiggins, Andreas Kloden, Levi Leipheimer, Cadel Evans...- egingo dioten markaketari izkin egin beharko dio txirrindulari madrildarrak.
Aitzin-etapa:&' || 'nbsp;03/07 Rotterdam - Rotterdam (CRI) 8
.1 04/07 Rotterdam - Bruselas 224
.2 05/07 Bruselas - Spa 192
.3 06/07 Wanze - Arenberg Porte du Hainaut 207
.4 07/07 Cambrai - Reims 150
.5 08/07 Épinay - Montargis 185
.6 09/07 Montargis - Gueugnon 225
.7 10/07 Tournus - Station des Rousses 161
.8 11/07 Station des Rousses - Morzine-Avoriaz 189
Atseden eguna 12/07
.9 13/07 Morzine-Avoriaz - Saint-Jean-de-Maurenne 204
10 14/07 Chambéry - Gap 179
11 15/07 Sisteron - Bour-lès-Valence 180
12 16/07 Bourg-de-Péage - Mende 210
13 17/07 Rodez - Revel 195
14 18/07 Revel - Ax-3 Domaines 184
15 19/07 Pamiers - Bagnères-de-Luchon 187
16 20/07 Bagnères-de-Luchon - Pau 196
Atseden eguna 21/07
17 22/07 Pau - Col du Tourmalet 174
18 23/07 Salies-de-Béarn - Burdeos 190
19 24/07 Burdeos - Pauillac (CRI) 51
20 25/07 Longjumeau - París 105
Frantziako Tourra: Pirinioak, Tourmalet, Contador... eta askoz gehiago
2010eko ekitaldiak hiru protagonista nagusi izango ditu. Tourmalet mendatea, lasterketaren epaile; Pirinioak, 100 urtez Tourrean; eta Contador, hautagai nagusia. Baina gehiago ere izango du aurtengo Tourral-
2010eko Frantziako Tourrak mito usaina izango du eta protagonistak ez ditu faltan izango. Pirinioak, Tourmalet eta Contador, besteak beste, aurtengo Tourreko izen nagusiak izango dira.
Pirinioek izango dute lasterketaren azken epaia. Tourreko antolatzaileek Pirinioetako gailur mitikoei eman diete protagonismoa, 100 urte betetzen baitira ''Grand Boucle''a aurrenekoz mendikate hau zeharkatu zuenetik.
Baina Pirinioetan mendate bat azpimarratu behar baldin bada, hori Tourmalet da. Frantziako Tourreko aurtengo ekitaldiak mendate honetan gertatzen denarekin oso lotuta izango da, birritan igo beharko baitute mendate mitiko hau.
Azpimarratzekoa 18. etapa. Lasterkariek Tourmaleteko gainan izango dute helmuga -behin bakarrik gertatu da hau 70. hamarkadan- eta hauxe izango da 2010eko Tourraren unerik erabakigarriena.
Erlojuaren aurkako ibilbide urria duen ekitaldi honetan -erlojupeko luze bakarra izango du- Alpeek ere garrantzia izango dute.