Itxi

kirolak

4-2

NBA: Lakers, Finaletan Bryant eta Artesti esker

Erredakzioa

Orain, Bostoneko Celtics taldea izango dute aurkari, Ekialdeko irabazlea, hurrengo ostegunetik aurrera (Staples Centerren).

Lakersek NBAko Finaletarako txartela eskuratu du Suns Phoenix taldea seigarren partidan mendean hartuta (4-2, zazpitik onena). Kobe Bryant eta Ron Artest hegalekoa izan dira azken garaipen honetako protagonista nagusiak (103-111).

Orain, Bostoneko Celtics izango dute aurkari, Ekialdeko irabazleak, hurrengo ostegunetik aurrera (Staples Centerren).

Fitxa teknikoa:

103 - Phoenix Suns (34+19+21+29): Nash (21), Richardson (13), Lopez (-), Stoudemire (27), Hill (6) -hasierako bostekoa-, Frye (12), Dudley (3), Barbosa (7), Dragic (12) eta Amundson (2).

111 - Angeles Lakers (37+28+28+20): Bryant (37), Fisher (11), Bynum (10), Gasol (9), Artest (25) -hasierako bostekoa-, Odom (6), Farmar (8), Vujacic (5) eta Brown (-).