Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

C-1 1000 metroko proban

David Calek zilarrezko domina lortu du

Erredakzioa

C-1 100 metroko lasterketan bigarren izan da galiziarra. Brendel alemaniarrak irabazi du urrezko domina. Cal, Olinpiar Jokoetan domina gehien lortu duen kirolari espainiarra da.

  • David Calek zilarrezko domina lortu du C-1 1000 metroko lasterketan. Argazkia: EFE

David Cal galiziarrak zilarrezko domina lortu du C-1 1000 metroko lasterketan, eta historia egin du bere bosgarren domina olinpikoa lortuta.

Sebastian Brendelek lortu du urrezko domina. David Cal bigarren izan da azken 250 metroetan uarkari asko aurreratuta, eta Mark Oldershaw kanadiarrak eskuratu du brontzezko domina.

David Calek bost domina olinpiko lortu ditu bere kirol ibilbidean, eta Olinpiar Jokoetan domina gehien eskuratu dituen kirolari espainiarra da.