Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Marka olinpikoa hautsi du
Sally Pearsonek urrezko domina lortu du 100 metroko hesidun proban
Erredakzioa
Errekor olinpiko berria ezarri du korrikalari australiarrak 12,35eko marka eginda. Dawn Harper izan da bigarren, eta Kellie Wells hirugarren.
Sally Paerson korrikalari australiarrak irabazi du urrezko domina 100 metroko hesidun lasterketan, 12,37an zegoen marka olinpikoa hautsita.
Pearsonek 12,35ean ezarri du marka olinpikoa, baina denbora bikaina egin arren, azken unera arte lehiatu behar izan da australiarra. Dawn Harperrek (AEB) ordura arteko errekor olinpikoaren denboran egin du lasterketa (12,37), baina zilarrezko domina eskuratu du. Kellie Wellsek (AEB) lortu du brontzezko domina 12,48ko markarekin.
100 metroko hesidun probako sailkapena:
.1. PEARSON, Sally (AUS) 12.35 OR
.2. HARPER, Dawn (USA) 12.37
.3. WELLS, Kellie (USA) 12.48
.4. JONES, Lolo (USA) 12.58
.5. YANIT, Nevin (TUR) 12.58 NR
.6. GEORGE, Phylicia (CAN) 12.65
.7. ZELINKA, Jessica (CAN) 12.69
.8. SCHROTT, Beate (AUT) 13.07