Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Bela
Iker eta Xabi sailkapen nagusiko zortzigarren posturaino igo dira
Erredakzioa
Astearte honetan jokatutako bigarren jardunaldian, bi postu igo dituzte euskal kirolariek sailkapen nagusian.
-
Iker Martinez eta Xabi Fernandez. Argazkia: EFE
Iker Martinezen eta Xabi Fernandezen 49er ontzia sailkapen nagusiko zortzigarren posturaino igo da, bigarren jardunaldia jokatuta. Astearte honetan jokatutako bi txandatan, zazpigarren eta bigarren sailkatu dira.
2004. urtean, Atenasen, urrezko domina lortu zuten euskal kirolariek, eta 2008.ean, Beijingen, urrezkoa. Aurten, Londresen, podiumaren gorenera igotzea dute helburu.