Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Bela
Iker Martinez eta Xabi Fernandez 10. jarri dira sailkapen orokorrean
Erredakzioa
Euskal herritarren 49er ontzia 15. izan da lehenengo proban eta 6. bigarrenean.
-
Iker Martinez eta Xabi Fernandez. Argazkia: EFE
Iker Martinez eta Xabi Fernandezen ontziak Londresko Olinpiar Jokoetako lehenengo bi probak bukatu ditu. Euskal herritarrak hamargarren jarri dira sailkapen orokorrean, 21 punturekin, lehenengo bi probetan 15. eta 6. izanda.
Frantziak, Emmanuel Dyen eta Stephane Christidisekin, lehenengo bukatu du lehenengo proba. Nathan Outterige eta Iain Jensen australiarrek bigarrena irabazi dute. Danimarka, Allan Norreegaar eta Peter Langekin, sailkapen orokorreko buruan daude.
Hamahiru lasterketa geratzen dira 49er modalitateko lehenengo fasea bukatzeko. Sailkapen orokorreko hamar lehenengoak Londres 2012ko dominak lortzeko borrokara igaroko dira.