Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Azken sei hilabeteetan
100 positibo baino gehiago, Londresera heldu aurretik
Erredakzioa
Londresen 5000 kontrol inguru egiteko asmoa dauka COIk, gehienak lehiaketa hasi aurretik.
-
Londres 2012. Argazkia: EFE
Londreseko Olinpiar Jokoak hasi aurretik, 100 atleta baino gehiagok eman dute positiboa dopinaren aurkako egindako kontroletan, jakinarazi du Dopinaren aurkako munduko agentziak (AMA). Ahalik eta kontrol gehien egiteko helburuarekin, agentzia gehiago ahalegindu dela azpimarratu du John Fahey AMAko presidenteak.
"Azken sei hilabetetan, 100 atleta baino gehiagok positibo eman dute. Ez dute Londresen parte hartuko eta horregatik pozik nago", adierazi du Faheyk.
COIk jakitera eman duenez, dagoeneko 400 kontrol egin dituzte Londresen. Oraingoz ez dago positiborik, baina azken emaitzak aztertzea falta da. COIk 5000 kontrol inguru egiteko asmoa dauka, gehienak lehiaketa hasi aurretik.