Parisko Olinpiar Jokoak 2024
Atletismoa
Yohan Blakek mendean hartu du Usain Bolt
Erredakzioa
Munduko txapeldunak bere lehiakide nagusiari irabazi dio, Olinpiar Jokoen aurretik egin duten 200 metroko lasterketa batean.
Yohan Blakek (historiako bigarren marka onena du 200 metroko proban) mendean hartu du Usain Bolt (markarik onenak ditu 100 metrokoan eta 200 metrokoan). Norgehiagoka Jamaikako sailkapen-txapelketako 200 metroko finalean izan da, eta Olinpiar Jokoak hasi baino hilabete lehenago egin dute.
Blakek 19,80 segundo behar izan ditu 200 metroak egiteko; Boltek baino 3 ehunen gutxiago. Bi jamaikarrek, ziur aski, elkar ikusiko dute Londresko Estadio Olinpikoan jokatuko diren 100 eta 200 metroko finaletan.