Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Atletismoa

Naroa Agirrek Londreserako txartela lor dezake Helsinkin

Erredakzioa

Donostiarrak domina lortu beharko du Olinpiar Jokoetan berriro parte hartzeko. Marta Dominguez Europako Txapelketan egongo da.

  • Naroa Agirre. Argazkia: BAT Basque Team.

    Naroa Agirre. Argazkia: BAT Basque Team.

Espainiako Atletismo Federazioak Europako Txapelketara joango den selekzioaren berri eman du. Euskaldunei dagokienez, Naroa Agirre (pertika-jauzia) eta Alazne Furundarena (4 errelebuko 100 eta 400 metroko probak) izango dira bertan. Txapelketa ekainaren 27tik uztailaren 1era izango da, Helsinkin.

Federazioak aditzera eman duenez, Helsinkin dominaren bat irabazten dutenek zuzenean Olinpiar Jokoetarako txartela lortuko dute, betiere gutxieneko marka olinpikoa baldin badute. Beraz, atleta donostiarra Olinpiar Jokoetara bigarren aldiz joan liteke.

Hautatutako kirolarien artean Marta Dominguez dago. Punta-puntako proba batean parte hartuko du berriro, ama izan denetik eta dopina ikertzen duen Galgo auzitik libre utzi dutenetik lehenengo aldiz.