Motorra
F2012
Munduko txapelketa bereganatzeko arma berria aurkeztu du Ferrarik
Erredakzioa
F2012 ibilgailu berria aurkeztu du Italiako lantegiak. Eguraldi txarrak Maranelloko ekitaldia bertan behera utzi du eta aurkezpena Internet bidez egin behar izan dute.
Eguraldi txarrak Maranelloko (Boloniatik gertu) ekitaldia bertan behera utzi du eta aurkezpena Internet bidez egin behar izan dute. Izan ere, azken egunetan elurra mara-mara bota du Italiako iparraldean.
Munduko Bat Formula txapelketa martxoaren 18an hasiko da Australian eta azaroaren 25ean amaituko da Brasilen.