Itxi

Motorra

MotoGP

Marco Simoncelli pilotua hil da Malaysian, erorketa baten ondorioz

Erredakzioa

Italiako pilotuak zauri larriak jaso ditu lasterketan beste motorrekin talka egin eta bertatik erori ostean. Kaskoa galdu du eta konorterik gabe geratu da asfalto gainean etzanda.

00:21
Marco Simoncelli pilotuaren erorketaren irudiak

Marco Simoncelli Italiako pilotua (Honda RC 212 V) 09:56ean hil da Sepang zirkuituko ospitalean, Malaysiako SN lasterketan jazotako erorketaren ondorioz izandako zauri larriengatik.

24 urteko pilotua bigarren itzulia egiten zebilela, honen motorrak AEBetako Edwardsen eta Rossiren aurkako motorren aurka egin du talka. Erorketan kaskoa galdu du eta konorterik gabe geratu da asfalto gainean etzanda.

Ospitalera eraman dute eta medikuak salbatzen saiatu diren arren, zauri larriengatik hil egin da.