Motorra
Ez da neurriaren aldekoa
F. Alonso: '110 k/hko abiadurarekin zaila izango da arretari eustea'
Erredakzioa
'Kontsumoa eta kutsadura aurrezteko badaude hartu daitezkeen beste neurri batzuk", adierazi du asturiarrak.
Autobideetako eta autobietako gehienezko abiadura 120 kilometro ordukoa izatetik 110 kilometrora izatera pasako da martxoaren 7tik aurrera eta Fernando Alonso Ferrariko pilotuak gogor kritikatu du Gobernuaren erabakia.
"Ez naiz horren aldekoa. Kontsumoa eta kutsadura aurrezteko badaude hartu daitezkeen beste neurri batzuk", adierazi du asturiarrak.
''110 kilometro orduko abiadurarekin zaila izango da arretari eustea'', gaineratu du.