Motorra
Egoera laztagatik
Bat Formula: Ez da Bahraingo Sari Nagusirik egongo
Erredakzioa
Lasterketa martxoaren 13an egitekoa zen, Bahreinen. Herrialde honetan, baina, erreforma politikoak eskatzeko manifestazioak ugaritu dira eta giroa nahasia da otsailaren 14az geroztik.
Bat Formulako Bahraingo Sari Nagusia egiteko asmoa bertan behera gelditu da, Al Jazeera Qatarko telebista kateak iragarri duenez. Lasterketa martxoan zen egitekoa.
Bat Formulako denboraldia martxoaren 13ko asteburuan hasi behar zen Bahrainen. Herrialde txiki honetan, baina, erreforma politikoak eskatzeko manifestazioak ugaritu egin dira eta giroa erabat nahasia da otsailaren 14az geroztik.
Bahraingo Sari Nagusia egingo ote zen zalantzak manifestazioak hasi zirenetik zabaldu dira, bai segurtasun neurriengatik bai lasterketa eskaera politikoen bozgorailu bihurtzeko arriskuagatik.