Itxi

Motorra

Marussiako pilotua

Bianchi komatik atera den arren, larri dago eta Nizara eraman dute

ERREDAKZIOA

Pilotu frantsesak Japoniako Sari Handian izan zuen istripua, pasadan urriaren 5ean.

  • Jules Bianchi, Marussiako pilotua. Argazkia: EITB

Jules Bianchi pilotu frantsesa komatik atera da, Japoniako Sari Handian istripu larria izan ondoren. Hala ere, bere familiak  asteazken honetan adierazi duenez egoera kritikoan jarraitzen du. Eta Nizako -Frantziako hego-ekialdeko- ospital batera eraman dute.

25 urteko pilotuaren gurasoek gaixoaren nondik-norakoak azaldu dituzte komunikatu baten bitartez, istripuaren ostean eragindako koma artifizialetik atera baita frantsesa. Istripua urriaren 5ean gertatu zen, hain zuzen ere, bere autoak Suzuka pistan beste auto bat erretiratzen zegoen garabi baten aurka talka egin zuenean.

Hala ere, familiak jakitera eman duenez, konorterik gabe eta lagunduriko arnasketarekin dago oraindik. Bestalde, bere bizi-konstanteak egonkorrak dira. Eta beraz, bere garun-funtzioak indarberritze prozesuan daude.

Eta, egoera larrian jarraitzen duen arren, familiak Nizako ospitalera eramatea erabaki du bertan jarraitu ahal izateko gaixotasunaren errekuperazio prozesuarekin.