Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (joanekoak)

Atletico Madril-Manchester United, asteazkeneko partida handia

EITB Media

Espainiako taldeak Ingalaterrakoaren bisita jasoko du Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko norgehiagokan. Bestalde, Benficak Ajax hartuko du. Bi partidak 21:00etan hasiko dira.

  • Atletico Madril

    Atletico Madrilek otsailaren 22an egin duen entrenamenduko irudia. Argazkia: EFE

Asteazken honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko azken bi partidak, 21:00etan. Datorren astean jarriko dira abian itzuliko neurketak. 

Eguneko norgehiagoka handia Atletico Madrilek eta Manchester Unitedek jokatuko dute Madrilgo Wanda Metropolitano estadioan. Bi taldeak ez daude bolada oso onean. Diego Pablo Simeonek zuzentzen duen Atletico Madrilen ez dira jokatzeko prest egongo, Daniel Wass, Matheus Cunha, Koke eta Carrasco, baina deialdira bueltatu dira Gimenez eta Griezmann. Bestalde, Manchester Uniteden Cavani da jokatu ezingo duen bakarra.

Lisboako Da Luz estadioan Benfica eta Ajax ariko dira nor baino nor, Herbehereetako taldea faborito argia delarik. Portugalgo taldean ezingo dute jokatu Haris Seferovic, Lucas Verissimo eta Rodrigo Pinho futbolariek. Ajaxek ez ditu prest izango Maarten Stekelenburg, Sean Klaiber, Mohammed Ihattaren eta Brian Brobbey jokalariak.