Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak (itzulera)

Real Madril eta Chelsea, nagusitasunez finalerdietan

Erredakzioa

Mourinhok zuzentzen duen taldeak 5-2 irabazi dio APOELi eta ingelesek 2-1eko emaitzarekin lortu dute garaipena Benficaren aurka.

06:07
Frank Lampard

Asteazken honetan bukatu dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetako kanporaketak eta jada badakizkigu finalerdietara sailkatu diren taldeak zeintzuk diren eta noren aurka jokatuko duten. Lehen finalerdia Bayern Munich-Real Madril izango da eta bestea, Chelsea-Bartzelona.

Asteazken honetan final-laurdenetako itzulerako bi partida jokatu dira. Santiango Bernabeun Real madrilek 5-2 irabazi dio APOELi arazo gehiegirik gabe. Joaneko partidan ere 0-3 irabazi zuten merengeek, beraz, arazo gehiegirik gabe finalerdietarako sailkatu dira.

Gaur jokatu den beste itzulerako partida Stanford Bridgen jokatu da. Chelseak 0-1 irabazi zion Benficari joaneko partidan eta itzulerakoan, etxean, ez du kale egin. Talde ingelesak 2-1 irabazi du bere zaleen aurrean eta finalerdietarako txartela lortu du. Bertan, FC Bartzelona izango du zain.

Real Madril-APOEL partidako fitxa teknikoa:

5 - Real Madril: Casillas, Sergio Ramos, Varane, Pepe, Marcelo (Callejon, m.46); Sahin, Granero (Granero, m.65), Altintop; Cristiano Ronaldo, Kaka eta Higuain (Di María, m.53).

2 - Apoel: Urko Pardo; Poursaitides, Kaka (Satsias, m.78), Paulo Jorge, Boaventura; Nuno Morais, Helio Pinto, Charalambides, Marcinho, Manduca (Adorno, m.67); eta Ailton (Solari, m.70).

Golak: 1-0, m.26: Cristiano Ronaldo. 2-0, m.37: Kaka. 2-1, m.66: Manduca. 3-1, m.76: Cristiano Ronaldo. 4-1, m.80: Callejon. 4-2, m.82: Solari, penaltiz. 5-2, m.84: Di Maria.

Epailea: Gianluca Rocchi (ITA).