Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenetako itzulikoa

Bartzelonak bi penalti aprobetxatu ditu Milan kanporatzeko

Erredakzioa

Messik bi gol sartu ditu, biak penaltiz. Milan saiatu da, baina Iniestaren gola kanporaketa erabaki du (3-1). Bayern Munichek O. Marseilla berriz mendean hartu du (2-0).

  • Mascherano eta Robinho Camp Nouko partidan. Argazkia: EFE

    Mascherano eta Robinho Camp Nouko partidan. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Bartzelona: Valdes; Alves, Pique (Adriano, 75. minutua), Mascherano, Puyol; Busquets, Xavi (Thiago, 62. minutua), Iniesta; Messi, Cesc (Keita, 77. minutua) eta Cuenca.

AC Milan: Abbiati; Abate, Mexs, Nesta, Antonini; Nocerino, Ambrosini, Seedorf (Aquilani, 60. minutua); Boateng (Pato, 69. minutua); Robinho (Maxi Lopez, 83. minutua) eta Ibrahimovic.

Golak: 1-0. 11. minutua, Messi (P). 1-1. 32. minutua, Nocerino. 2-1. 41. minutua, Messi (P). 3-1. 53. minutua, Iniesta.

Bartzelonak aise irabazi dio gaur AC Milani (3-1), eta Txapeldunen Ligako finalerdietarako txartela lortu du. Kataluniarrek ez diote Italiako taldeari aukerarik eman. Milanek berdinketa lortu du lehen zatian, baina Bartzelonaren makineria martxan jarri denean ezin izan du ezer egin.

Messik bi gol sartu ditu, biak penaltiz, eta Andres Iniestak partida bikaina egin du. Bartzelona bosgarrenez jarraian Txapeldunen Ligako finalerdietan izatea ahalbidetu dute biek. Joaneko neurketaren 0-0ekoak dena airean utzi zuen, baina Camp Nouk erabaki du. Bartzelonak borroka egin behar izan du, baina Ibrahimovicen Milani kolpe erabakigarria eman dio. Suediako aurrelaria ez du aparteko norgehiagoka jokatu, baina onenetarikoa izan da.

Barçak gaur asko zuen jokoan eta erasora jo du lehen minututik italiarren atzelariak ezustean harrapatu nahian. Aukerak berehala heldu dira eta 11. minutuan Messik aurreneko gola sartu du penaltiz. Hala ere, Milan ez da kokildu eta sendo mantendu da. Gainera, pixkanaka-pixkanaka erasora jo dute italiarrek.

Horrela, Milanek izan duen lehen gol aukeran ez du barkatu eta banakoa jarri du markagailuan. Hurrengo minutuetan blaugranak estuasunetan jarri ditu Milanek.

Baina berriro penaltiz (Milanek protesta egin du) Bartzelonak aurrea hartu du markagailuan atsedenaldia baino lehen.

Aquilani eta Pato berdeguneratu ditu Allegrik, eta Milanek erasora jo du lotsagabe, baina orduan heldu da kataluniarren hirugarren gola. Ondoren ez dute gol aukera argirik sortu italiarrek, izan ere, blaugranek hobeto jokatu dute 3-1ekoarekin.

Bayern Munich-O. Marseilla (2-0)

Bestalde, Bayern Munich 2-0 mendean hartu du O. Marseilla Allianz Arenan eta finalerdietarako sailkapena lortu du. Joanekoan 0-2 nagusitu ziren alemaniarrak eta eraginkortasun handia azaldu dute. Real Madrilek Nikosiako APOEL kanporatzen baldin badu Bayern izango du aurkari finalerdietan.

Fitxa teknikoa:

Bayern Munich: Neuer; Lahm, Boateng, Badstuber, Alaba; Luiz Gustavo, Tymoshchuk, Kroos (Pranjic, 67. minutua), Ribery; Müller (Rafinha, 39. minutua) eta Olic (Mario Gomez, 75. minutua).

O. Marseilla: Mandanda; Azpilicueta, Fanni, Nkoulou, Morel (Amalfitano, 46. minutua); Cheyrou, Mbia, Ayew, Valbuena; Brandao (Gignac, 74. minutua) eta Remy (Kabore, 63. minutua).

Golak: 1-0, 13. minutua, Olic. 2-0, 37. minutua, Olic.