Txapeldunen Liga
Bosgarren jardunaldia
Txapeldun Liga: R. Madrilen gol-zaparrada eta lehen postua, ziurtatuta
Erredakzioa
Vila-realek 3-1 galdu du Bayernen aurka eta agur esan dio txapelketari. Benzema (2), Callejon (2), Higuain eta Ozil, izan dira golegileak erabat zuria izan den partidan (6-2).
Gaur Txapeldunen Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partidak jokatu dira A, B, C eta D multzoetan.
Real Madrilek bosgarren garaipena eskuratu du Europan Dinamo Zagrebi erraz irabazita (6-2). Kroziako taldeak 0 punturekin jarraitzen du D multzoko azken postuan. Zuriek multzoko lehen postua ziurtatu dute horrela. O. Lyonek eta Ajaxek bana egin dute.
B multzoan, Lillek hurrengo kanporaketarako txartela lortzeko aukerak ditu oraindik ere Moskuko CSKA 0-2 gaindituta. Berezutski, bere atean, eta Sow izan dira golegileak. Trabzonspor eta Milango Inter taldeek puntu bana eskuratu dute (1-1). Italiarrek aurreneko postuari eutsi diote.
C multzoan, borrokan jarraituko du Basileak Oletul Galati 2-3ko markagailuarekin mendean hartuta. Manchester Unitedek eta Benficak bina egin dute eta biak final-zortzirenetan izango dira.
Azkenik, A multzoan, Vila-realek ezin izan dy Bayerni irabazi (3-1) eta agur esan dio Europako txapelketari. Napoles nagusi izan da Manchester Cityren aurkako partidan (2-1) eta bigarren da zortzi punturekin. Ingelesek zail izango dute txartela lortzea.
Astearteko partidak:
A Multzoa: Bayern Munich - Vila-real (3-1)
B Multzoa: CSKA Mosku - Lille (0-2)
B Multzoa: Trabzonspor - Inter Milan (1-1)
C Multzoa: Otelul Galati - Basilea (2-3)
C Multzoa: Manchester U. - Benfica (2-2)
D Multzoa: O. Lyon - Ajax (0-0)
D Multzoa: R. Madril - Dinamo Zagreb (6-2)