Txapeldunen Liga
G, H, E eta F taldeak
Txapeldunen Liga: Valentziak eta Bartzelonak garaipena lortu dute
ERREDAKZIOA
Valentziak Bayern Leverkusen mendean hartu du (0-4) eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen ditu. Bartzelonak 0-3 irabazi dio Viktoria Plzeni.
Mestallara hubildu diren zaleek aurrenekoz fase honetan bere taldearen garaipena ikusteko aukera izan dute. Jonas, Soldado eta Ramiren golei esker Leverkusen mendean hartu dute (3-1). Garaipenak Valentziari itxaropena izateko aukera ematen dio. Chelseak ez du Genk irabaztea lortu eta berdinketarekin konformatu behar izan da (1-1).
Bartzelona H multzoko lider izaten jarraitzen du Cescen gola eta Messiren ‘hat-trick’ari esker. Sailkapenean 10 puntu gehitu ditu Victoria Pilsenen aurka lortutako garaipenaren ostean. Milanek, aldiz, berdindu egin du BATE Borisoven aurka (1-1). Viktoria Plzenek eta BATE Borisovek oraindik ez dute garaipenik lortu multzokako fasean.
Maseille mendean hartu ez badu ere (0-0), Arsenal F taldeko lehenengoa da. Multzoko beste neurketan, Grosskreutzen gol batek Borussia Dortmundi hiru puntuak eskuratzeko aukera eman dio.
G multzoan, APOELek ez du hutsik egin eta 2-1 irabazi dio Portori. Emaitza honekin, taldeko lider izatea ahalbidetzen dio zortzi punturekin. Bere atzetik, Zenit dago, puntu bat gutxiagorekin. Zenitek Shakhtar Donetsk menperatu du Lombaertsen gol bati esker.
Astearteko emaitza guztiak:
Plzen-Bartzelona (0-4)
APOEL-Porto (2-1)
Valentzia-Leverkusen (3-1)
Genk-Chelsea (1-1)
Arsenal-Marseille (0-0)
Dortmund-Olympiacos (1-0)
Zenit - Shakhtar Donetsk (1-0)
BATE - Milan (1-1)