Txapeldunen Liga
Multzoetako fasea
Txapeldunen Liga: Valentziak, hil edo biziko partida Mestallan
Erredakzioa
Unai Emeryren mutilek hiru puntuak behar dituzte Leverkusengo taldearen aurka txapelketaren jarraitzeko. Jarrai itzazu norgehiagoken laburpenak eta golak eitb.comen.
-
Valentzia. Argazkia: EFE
Unay Emeryren mutilek hiru puntuak eskuratu behar dituzte Mestallan Txapeldunen Ligan jarraitzeko. Valentziak hil edo biziko norgehiagoka jokatuko du Bayern Leverkusenen aurka. Espainiarrek Alemanian galdu egin zuten hirugarren jardunaldian, baina hala ere partida lehiatu bat espero da. E multzoko beste norgehiagokan, Chelseak Genken aukra jokatuko du etxetik kanpora. Londreseko taldeak hurrengo faserako sailkatzea lortu dezake.
F multzoan Ernesto Valverdek zuzendutako Olinpiakosek Borussia Dortmunden aukra jokatuko du. Greziarrek garaipena behar dute eta alemaniarrek txapelketan jarraitzeko azken aukera izango dute. Gainera, Arsenales Olinpique Marseilla hartuko du Emirates futbol zelaian.
G multzoan Portok APOEL-en aurka jokatuko du. Txipreko taldea multzoko liderra da, baina Portugaleko taldeak lidergoa lortzeko aukera ederra izango du. Multzoko beste norgehiagokan Zenitek eta Shakthar Donetskek jokatuko dute San Petersburgen.
Bartzelonak Viktoria Pilsen taldearen aurka jokatuko du Txekiar Errepublikan. Guardiolaren mutilek aise irabazi zuten hirugarren jardunaldian eta badirudi katalanek aldaketa ugari egingo dituztela hasierako hamaikakoan. H multzoko beste partidan Milan eta BATE izango dira aurrez aurre.
Asteazkeneko partidak:
20:45 - 01/11/2011 BATE Borisov-Milan
20:45 - 01/11/2011 Apoel Nicosia-Porto
20:45 - 01/11/2011 Arsenal-O.Marseilla
20:45 - 01/11/2011 B. Dortmund-Olympiacos
20:45 - 01/11/2011 Valentzia-B.Leverkusen
20:45 - 01/11/2011 Genk-Chelsea
20:45 - 01/11/2011 Viktoria Pilsen-Bartzelona
20:45 - 01/11/2011 Zenit-Shaktar