Itxi

Txapeldunen Liga

20:00etan

Wolfsburgo vs Lyon, Anoetako Txapeldunen Ligako finalean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Frantziarrek bosgarren garaikurra nahi dute, eta alemaniarrek hirugarrena.

  • Reale-Arenak hartuko du Txapeldunen Ligako finala.

    Reale-Arenak hartuko du Txapeldunen Ligako finala. Argazkia: EFE

Donostiako Anoeta estadioak Txapeldunen Ligako finala hartuko du igande honetan. Bertan izango dira nor baino nor gehiago, batetik, Europan duen nagusitasuna luzatu nahi duen Olympique Lyon (lau Txapeldunen Liga dituzte), eta, bestetik, ezustekoa eman nahi duen Wolfsburgo, Bartzelonaren aurka finalerdietan egin zuen bezala.

Frantziako taldea kontinenteko talderik ahaltsuena da, azken hamaika finaletatik bederatzi jokatu baitituzte, eta ez dute partidarik galdu bi urte baino gehiagoz, 2018ko maiatzetik, hain zuzen ere. Orduko hartan, Paris Saint-Germainen aurka amore eman behar izan zuen, bertako Kopako finalean.

Aitzitik, Lyonek Europako rankingeko 2. postuan dagoen taldea izango du aurrez aurre; hori bai, jokoari eta historiari dagokionez, maila apalagoa duena. Dena den, badaki zer den Txapeldunen Liga irabaztea zer den, golardo hori erdietsi baitzuen 2013an zein 2014an. Gainera, beste bi finaletan ere parte hartu du. Azken porrota duela urtebete baino gehiago jaso zuen; alabaina, finalerdian ez zuen itxura onik eman eta, Stephan Learch entrenatzaileak adierazi zuen bezala “zortea lagun” iritsi da hitzordu honetara.

Lyonek Bathy eta Silvaren hutsuneak izango ditu, eta Parris zigortuta dago. Horrez gain, Jean Luc Vasseur entrenatzaileak ez du azken unera arte erabakiko Hegerberg eta Henry jokatzeko moduan izango diren. Wolfsburgok, berriz, talde osoa dauka jokatzeko moduan.Alemaniarren jokalaririk arriskutsuena Pernille Harder da, dagoeneko bederatzi gol sartu baititu txapelketan, eta goleatzaile nagusi gisa amaitzetik oso gertu du. Joan zen denboraldian ere lortu zuen garaikur bera, zortzi gol sartuta.

Balizko hamaikakoak:

Wolsfburgo: Abt, Doorsoun- Khajeh, Herndrich, Janssen, Wedemeyer; Popp, Engen, Rolfö, Harder; Huth eta Pajor.

Lyon: Bouhady; Bronze, Buchanan, Renard, Karchaoui; Kumagai, Gunnarsdottir, Majri, Cascarino, Marozsan eta Le Sommer.

Epailea: Esther Staubli (Suitza).

Futbol-zelaia: Anoeta-Reale Arena (20:00).