Txapeldunen Liga
Champions League
Bartzelona-Real Madril: Laugarren eta azken Klasikoa
A.B.
Erredakzioa
Iniesta izango da berritasun nagusia talde katalanean eta hasierako hamaikakoan jar dezake Guardiolak. Ramos, Pepe eta Khedira baja dira madrildarren aldetik. Barçak 0-2 irabazi zuen joaneko partida.
Talde katalanak jokalari garrantzitsua berreskuratuko du partida honetarako. Andres Iniesta jokatzeko moduan egongo da eta hasierako hamaikakoan jar dezake Guardiolak. Pinto atezaina baja da joaneko partidan txartel gorria ikusi baitzuen.
Bestalde, Real Madrilen baja dira Sergio Ramos eta Pepe txartelak direla eta zigortuta daudelako. Khedira ere baja da lesio baten erruagatik. Albiste ona, Carvalhok jokatu dezakeela sa. Defentsa portugaldarrak ez zuen joaneko partida jokatu zigortuta egon zelako. Benzemak hasieratik joka dezake eta Ozil egon daiteke Xabi Alonsorekin eta Lassekin batera zelai erdian.
Ustezko hamaikakoak:
FC Bartzelona: Valdes; Puyol, Mascherano, Pique, Alves; Busquets, Xavi, Iniesta; Pedro, Villa eta Messi.
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Carvalho, Albiol, Marcelo; Xabi Alonso, Lass, Ozil; Di Maria, Cristiano Ronaldo eta Benzema.