Txapeldunen Liga
Champions League
Real Madril-Bartzelona, (0-2): Messi eta epailea, protagonistak
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Argentinarrak sartu ditu partidako bi golak azken minutuetan. Epaileak Peperi eta Mourinhori txartel gorriak atera dizkie. Jokalari portugaldarrak baloia jo du Alvesi eginiko ustezko faltan.
Lehen zatia eskasa izan zen, gol aukera gutxikoa. Bartzelona izan zen baloiaren jabe, baina Real Madrilek ez zuen defentsan asko sufritu. Horrenbestez, golik gabe bukatu zen lehen zatia (0-0).
Bigarren zatian gol aukera gehiago izan ziren eta bi taldeek erasokorrago jokatu zuten. Epaileak bere protogonista izan nahi zuen eta 61. minutuan Peperi txartel gorria atera zion. Portugaldarrak baloia jotzen du jokaldi hortan. Mourinho asko haserretu zen epailearekin, protesta egin zuen eta honek ere txartel gorria ikusi zuen.
Hamarrekin geratu zen Real Madril eta Bartzelona egoera horretaz baliatu zen azken minutuetan bi gol sartzeko. Messik sartu zituen bi golak. Azken emaitza, 0-2koa izan zen eta kanporaketa datorren asteartean erabakiko da Camp Noun.