Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak gaindituta

Txapeldunen Liga: Bartzelona eta Manchester United, finalerdietan

A.B.

Erredakzioa

Katalanek 0-1 irabazi diote Shakhtarri eta joanekoan garaipena lortu zuten 5-1eko emaitzarekin. Bestalde, deabru gorriek Chleseari 2-1 irabazi diote eta joanekoan 0-1ekoarekin lortu zuten garaipena.

FC Bartzelonak eta Manchester Unitedek Txapeldunen Ligako finalerdietarako txartelak lortu dituzte final-laurdenetan Shakhtar Donetsk eta Chelsea kanporatuta hurrenez hurren.

Barçak 0-1 irabazi dio Shakhtarri Ukrainan jokatutako itzulerako partida. Joanekoan 5-1 irabazi zuten Guardiolaren mutilek eta guztira 6-1eko emaitzarekin gainditu dute kanporaketa. Itzulerako partidan Lionel Messi izan da golegile.

Beste norgehiagoka derbi ingelesa izan da Manchester Uniteden eta Chelsearen artean. Joaneko kanporaketan 0-1 irabazi zuen Manchesterrek eta itzulerakoan berriro ''deabru gorriek'' irabazi dute, oraingoan 2-1eko emaitzarekin. Chicharito Hernandezek sartu du 1-0ekoa. Bigarren zatian Drogbak partida berdindu du Chelsearen gola sartuta, baina lasterrean Parken golari esker norgehiagoka erabakita utzi du Unitedek.

Bartzelonaren finalerdietako aukaria Real Madril-Tottenham kanporaketa irabazten duena izango da. Manchester Unitedena, aldiz, Schalke 04 eta Internazionaleren arteko kanporaketatik aterako da.