Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak

Txapeldunen Liga: Chelseak erabakita utzi du eta Madrilek, bideratuta

Erredakzioa

Londresko taldeak 0-2 irabazi du Copenhagueren aurka Anelkaren golei esker; Real Madrilek, bana egin du Gerlanden.

Real Madrilek Txapeldunen Ligako final-laurdenetako txartela bideratuta utzi du Olimpique Lyonnaisen aurka berdinketa lanuda lortuta. Karim Benzema zelairatu berriak egin du madrildarren gola eta Gomisek frantziarrena.

Espainiarrek Santiago Bernabeu futbol-zelaian babestu beharko dute errenta txikia eta bide batez, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako mamuak uxatu.

Fitxa teknikoa:

1 - Olympique Lyonnais: Lloris; Réveillére, Cris, Lovren, Cissokho; Toulalan, Kalstrom (Pjanic, min. 76); Gourcouff; Delgado (Pied, min. 69), Bastos (Briand, min. 69), Gomis.

1 - Real Madrid: Casillas; Ramos, Pepe, Carvalho, Arbeloa; Alonso, Khedira (Lass Diarra, min. 68); Di Maria, Ozil (Marcelo, min. 75), C. Ronaldo; Adebayor (Benzema, min. 64).

Golak: 0-1, min. 65: Benzema;1-1, min. 83: Gomis

Nicolas Anelkaren bi golek ia erabakita utzi dute final-zortzirenetako Chelsearen sailkapena. Aise nagusita dira Londresekoak Copenhageren aurrean.

Chelseak lehenengo zatian erabaki ahal izan du kanporaketa. Dozena bat gol aukera izan dituzte Ancelottirenek, baina Wiland atezainak lan bikaina egin du, horietako asko aldenduz.

Fitxa teknikoa:

0 - Copenhague: Wiland; Pospech, Antonsson, Zanka, Wendt (Bengtsson, min. 75); Bolaños, Kvist, Claudemir, Groenkjaer (Zohore, min.- 87); Santín (Vingaard, min. 46), N''Doye.

2 - Chelsea: Cech, Ivanovic, A. Cole, Bosingwa, Terry, Ramires, Essien, Lampard, Malouda (Zhirkov, min. 85), Torres (Kalou, min. 90), Anelka (Drogba, min. 73).

Golak: 0-1, min. 17, Anelka; 0-2, min. 54, Anelka.