Txapeldunen Liga
3. jardunaldia
Leo Messi, gabezia nabarmenena
eitb.eus
Atzo jokatu ziren partiden emaitzekin eta gaur jokatuko diren partidekin, Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldia amaitutzat emango da. Bartzelonak, Messi lesionatuta, Interren aurka jokatuko du.
-
Lionel Messi. Foto: EFE
Gaurko partidekin, Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldia amaitutzat emango da. Partida nabarmenenak, Bartzelonak eta Atleticok duten partidak dira.
Bartzelonak, Lionel Messi gabe, Milango Inter taldearekin neurtuko da gaur. Sevillaren aurka jokatutako azken partidan, jokalari argentinarrak besoko radioa hautsi eta zelaitik atera behar izan zuen. Horren ondorioz, Messik hurrengo 6 partidak galduko ditu.
Talde italiarrak, aldiz, Mauro Icardi goleatzailea taldeko erreferentzia moduan izango du.
Bestalde, Atleticok Bundesligako sailkapen burua den Borussia Dordtmundekin Iduna Parken jokatzeko jokalari guztiak izango ditu eskuragarri
Gaurko partidak (3.jardunaldia):
(18:55) PSV Eindhoven - Tottenham
(18:55): Brujas - Monako
(21:00): Borussia Dortmund - Atletico Madril
(21:00): Bartzelona - Inter Milan
(21:00): Galatasaray - Schalke 04
(21:00): Lokomotiv Mosku - Porto
(21:00): Liverpool - Izar Gorria Belgrad
(21:00): PSG - Napoli
Atzoko emaitzak (3.jardunaldia):
E Taldea:
- AEK Atenas 0-2 Bayern Munich (61.min Javi Martinez, eta 63.min Lewandowski)
- Ajax 1-0 Benfica (92.min Mazroui)
F Taldea:
- Hoffenheim 3-3 Lyon (33.min, eta 47.min, Kramaric eta 92.im Joelinton; 27.min Bertrand Traoré, 59.min Ndomble eta 67.min Depay)
- Shakhtar 0-3 Manchester City (30.min David Silva, 35.min Laporte eta 71.min Bernardo Silva)
G Taldea:
- Real Madril 2-1 Viktoria Pilsen (11.min Benzema, eta 55.min Marcelo; 79.min Hrosovsky)
- Erroma 3-0 CSKA Mosku (30.min eta 43.min Dzeko, eta 50.min Ünder)
H Taldea:
- Young Boys 1-1 Valentzia (55.min Hoarau; 26.min Batshuayi)
- Manchester United 0-1 Juventus (17.min Dybala)