X-fase_grupos-X
Hirugarren jardunaldia
Txapeldunen Liga: Barça, larri Copenhage garaitzeko (2-0)
Erredakzioa
Messiren bi golek eman diote garaipena batere ondo aritu ez den Guardiolaren taldeari. Interrek, Olympiquek eta Manchesterrek garaipena lortu dute; Valentziak bana egin du Rangersen aurka.
Taldeko beste partidan, Josu Sarriegiren Panathinaikos taldeak eta Rubin Kazenek golik gabe berdindu dute.
Gainerako partidetatik, Interrek eta Tottenhamek eskainitako ikuskizuna azpimarra dezakegu. Italiarrak 4-0 aurreratu dira baina ingelesek, Baleren hat-trickarekin, markagailua estutzea lortu dute hamar jokalarirekin. Werder Bremenek, bestalde, ezin izan du Twente holandarra gainditu.
Schalke 04 taldea, Raulen (2) eta Juradores golekin, Hapoel mendean hartu du aise. Real Madrileño jokalari ohiak Gerd Muller berdindu du Europako txapelketetako golegile nagusi bezala 69 golekin. Greban ez zegoen Olympique Lyonnaisek 2-0 irabazi dio Benficari.
C taldean, hiru gol besterik ez. Manchesterrek, joko onik gabe, Bursaspor (1-0) gainditu du Naniren golari esker; Rangersek eta Valentziak bana egin dute Eskozian jokatutako partidan.
Asteazkeneko partidak:
&' || 'nbsp;Twente-Werder Bremen (1-1)
&' || 'nbsp;Inter Milan-Tottenham (4-3)
&' || 'nbsp;O.Lyon-Benfica (2-0)
&' || 'nbsp;Schalke 04-Hapoel Tel Aviv (3-1)
&' || 'nbsp;Manchester U.-Bursaspor (1-0)
&' || 'nbsp;Rangers-Valencia (1-1)
&' || 'nbsp;Barcelona-Copenhague (2-0)
&' || 'nbsp;Panathinaikos-Rubin Kazan (0-0)