Txapeldunen Liga
Italiarrak, nagusi
Txapeldunen Liga (Bayern-Inter, 0-2): Militori esker, txapeldun
Sara Lavado
Erredakzioa
Aurrelari argentinarrak sartu ditu Santiago Bernabeuko finaleko bi golak. Mourinhoren taldea da Europako errege berria.
Milango Inter da Championseko txapeldun berria finalean Bayern Munich taldea 0-2ko markagailuarekin mendean hartuta. Diego Milito izan da protagonista nagusia.
Parekotasuna nagusi partidaren hasierako minutuetan. Aurreneko aukerarik garbiena alemaniarrena izan zen. Robbenen erdiraketa ona gutxigatik kanpora bidali zuen Olicek. Van Gaalen gizonek baloiaren jabetza eskuratu zuten minutuek aurrera egin ahala, Interrek defendatzea zuen helburu.
Baina Julio Cesarren ateko sake batean 0-1ekoa lortu zuen Mourinhoren taldeak. Sneijder eta Militoren arteko jokaldia eta aurrelari argentinarrak ez zuen kale egin. Atsedenaldira heltzeko hiru minutaren faltan 0-2ekoa saihestu zuen Buttek. Sneijder bakarrik geratu zen bere aurrean, baina ez zuen asmatu.
Bigarren zatia hasi bezain pronto, banakoa sartzeko aukera paregabea izan zuen Mullerrek eta ia jarraian Interreko Pandevena izan zen aukera. Butten erantzuna oso ona izan zen. Oldarkorragoa zelairatu zen Bayern eta Robben, oso langile. Holandarrak bere abaguneak izan zituen.
Errepikatu zuen Militok eta Milango Interren bigarren gola berarena izan zen (70''). Etooren pasea, Van Buyten gainditu area barruan eta gola. Ez zen gehiagorako denborarik egon. Bayern saiatu zen, baina neurketa erabakita zegoen. Bere erara, baina partida bikaina jokatu zuen Interrek.
Hiru titulu: Liga, Kopa eta Txapeldunen Liga.
Fitxa teknikoa:
0 - Bayern Munich: Butt; Lahm, Van Buyten, Demichelis, Badstuber; Robben, Van Bommel, Schweinsteiger, Altintop (Klose, 63''); Müller eta Olic (Mario Gomez, 74'').
2 - Inter Milan: Julio Cesar; Maicon, Lucio, Samuel, Chivu (Stankovic, 68''); Javier Zanetti, Cambiasso, Sneijder Eto''o, Diego Milito (Materazzi, 91'') eta Pandev (Muntari, 78'').
Golak:
0-1, 35'': Milito;
0-2, 70'': Milito