Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenetako analisia

Arsenal-Bartzelona: Kanporaketa lehiatua, baina txapelduna faborito

Andoni Beldarrain

Redacción

Barça da azken txapelduna eta itzulerako partida Camp Noun jokatuko da. Hori dela eta abantaila txiki bat du talde katalanak.

Arsenal-Bartzelona izan zen martxoaren 19an egin zen Txapeldunen Ligako final-laurdenetako zozketako kanporaketa deigarriena.

Bartzelona faboritoa da Europako azken txapelduna delako, baina aurrean kalitate handiko eta ezustekoa emateko gai den taldea izango dute. Mundu guztiak kanporaketa honetan gol asko egotea espero du bi taldeek duten kalitateagatik.

Bartzelonak Arsenali erasoan min handia egin diezaioke Campellen aldean Messi jarriz. Hau da argentinarra barrurago sartu eta buruz burukoak bilatu Campbellekin. Defentsa ingelesa lan ona egiten ari da atzealdean, baina abiadura falta zaio. Ibrahimovic berarekin jarriz gero, gustura egongo da erdiko defentsa ingelesa abiadura aldetik ez baitu sofrituko eta buruz burukoan bera ere indartsua delako. Beste gakoetako bat zelai erdiaren kontrola hartzean egongo da. Bertan, lehia gogorra egongo da Barçako Xavi, Iniesta eta Yaya Toureren eta Arsenaleko Fabregas, Diaby eta Rosickyren artean.

Bestalde, Arsenal estrategi jokaldiak baliatzen saiatuko da. Hor egin diezaioke min Wengerren atldeak Guardiolarenari. Vermaelen eta Campbell oso ondo iristen dira errematera, baita Diaby bera ere. Ersoko lanerako, jokalari itzelak ditu Arsenalek. Arshavin, Nasri, Fabregas eta Bentner edozein defentsa zulatzeko gai dira. Hegalak ondo itxita izaten saiatuko da Arsene Wenger entrenatzailea Sagnarekin eta Clychirekin Alvesen eta Maxwellen barnealdiak eragozteko.

Bi taldeen oinarrizko hamaikakoak:

Arsenal: Almunia, Sagna, Campbell, Vermaelen, Clichy, Nasri, Song, Diaby, Rosicky, Bendtner eta Arshavin.

FC Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Puyol, Maxwell; Touré, Sergio Busquets, Iniesta , Ibrahimovic, Messi eta Henry.