Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenetako analisia

Bayern Munich-Manchester: Ingelesak dira faborito, baina kontuz

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Unitedek abantaila pixka bat du itzulerako partida Old Trafforden jokatuko baitute. Dena den, alemaniarrek ezustekoa emateko gaitasuna dute.

Ostiralean, martxoaren 19an Txapeldunen Ligako final-laurdenetako zozketa egin zen Nyonen (Suitzan) eta Bayern Munich eta Manchester Unitedek elkarren aurka jokatu behar dutela adierazi zuen zozketa horrek.

Zale eta aditu gehienentzat Manchester United da faboritoa batik bat itzulerako partida ingalaterran jokatuko dutelako. Manchesterri gol bat sartzea oso zaila da indar handia baitu defentsan. Van der Sar atezain ona da atepean eta defentsa lerroa oso indartsua da Vidic, Ferdinand, Neville eta Evra bezalako jokalariekin. Aurrealdean erreferentzia nagusia Wayne Rooney da. Bayernek eragotzi behar duena zelai erdiko jokalariek Rooneyrekin ez konektatzea da. Scholes, Valencia eta Feltcher kate laburrean lotu beharko ditu talde alemaniarrak.

Bayern ez dago inoren kinieletan aurrera jarraitzeko, baina ezustekoa emateko gaitasuna badauka. Atzealdea da lerro ahulena. Demichelisen bajak hutsune handia utzi du defentsa lanean. Dena den, zelai erdian du indarra talde alemaniarrak. Van Bommel, Schweinsteiger, Robben eta Ribery bezalako jokalariekin min handia egin dezakete edo Manchesterren zelai erdia ito dezakete. Hori izan daiteke Bayernek kanporaketa pasatzeko erabili dezakeen giltza.

Bi taldeen oinarrizko hamaikakoak:

Bayern Munich: Butt; Lahm, Van Buyten, Badstuber, Alaba; Van Bommel, Schweinsteiger; Robben, Ribery, Müller, Gomez.

Manchester United: Van der Sar, Neville, Evra, Vidic, Ferdinand, Park, Nani, Scholes, Fletcher, Valencia eta Rooney.