Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak

Txapeldunen Liga: Bartzelona eta Girondins, final-laurdenetara

Josu Bilbao

Erredazkioa

Bartzelonak jipoia eman dio Stuttgarti (4-0), Messiri esker eta Girondinsek behar baino gehiago sufritu du Olimpiakosen aurka (2-1).

Bartzelona eta Girondins final-laurdenetarako sailkatu dira Stuttgart (4-0) eta Olimpiakos (2-1) gainditu ostean. Messi talde katalanan eta Gourcouff frantsesean izan dira jardunaldiko jokalari onenak.

Bartzelonak ongi hasi zuen partida, jokoan zegoena argi edukiz eta arrisku handiz hurbiltzen hasi ziren Lehmannen atera. 11. minutuan, Lionel Messi argentinarrak jokaldi bikaina egi eta jaurtiketa ikusgarri batez 1-0ekoa jarri zuen markagailuan. Guradiolaren mutilek sakatzen jarraitu zuten eta 22. minutan Pedrok, katalanek eraikitako jokaldi hederá bukatu zuen 2-0eko jarriz. Bartzelona jaun eta jabe izan zen lehen zatian zehar.

Bigarren zatian, katalanek joko ona erakusten jarraitu zuten eta ez zion Stuttgarti bere jokoa azaltzen utzi. Horrela, Messik 3-0ekoa egin zuen 60 minutuan, izan ere, argentinarrak partida ezinhobea egin zuen orokorrean. Bigarren zatian irten zen Bojanek, azken 4-0ekoa jarri zuen markagailuan Ibrahimovicen pase eder bati esker.

Beraz, Bartzelonak aurten ere Txapeldunen Liga irabazteko bidean jarraitzen du eta jada final-laurdenetarako sailkatu da.


Girondinsek soilik 5 minutu behar izan zituen markagailuan aurreratzeko, Gourcouffek gol ikusgarri bat egin baitzuen falta jaurtiketa batean 1-0ekoa jarriz. Greaziarrak ez zuten hala ere erritmoa jaitsi eta aukera arriskutsu pare bat sortu zituzten. Frantziarrek 2. gola sartzeko aukera paregabea izan zuten Gourcouffen beste falta jaurtiketa batean baina oraingoan baloia gurutzera joan zen. Olimpiakosek 45. minutuan gol bat sartu zuen baina jokoz kanpoko posizioan eta ez zen markagailura igo.

Bigarren zatian partida gogor jarri zen eta epaileak txartelak atera behar izan zituen. Olimpiakos 10 jokalarirekin gelditu zen Derbyshirek bigarren horia ikusi zuelako baina 65. minutuan 1-1koa lortu zuten Mitroglouren gol bati esker. Girondins ere 10 jokalarirekin gelditu zen Alou Diarrak txartel gorria ikusi eta gero. Partida parekatua zegoela ematen zuenean, etxekoek amaierako 2-1ekoa sartu zuten 89. minutuan (Chamakh) final-laurdenetarako klasifikazioa bermatuz.

Bartzelona-Stuttgart (4-0):

- Fitxa teknikoa:

FC Bartzelona: Valdés; Alves, Piqué, Puyol, Maxwell; Touré,Sergio Busquets (Ibrahimovic, m.66), Iniesta (Bojan, m.88), Pedro,Messi eta Henry (Milito, m.78).

Stuttgart: Lehmann; Celozzi (Gebhart, m.46), Niedermeier,Delpierre, Molinaro; Kuzmanovic, Khedira; Trasch, Hleb; Cacau etaPogrebnyak (Marica, m.70).

Golak: 1-0, m.14: Messi. 2-0, m.22: Pedro. 3-0, m.60: Messi. 4-0,m.89: Bojan

Girondins-Olimpiakos (2-1):

- Fitxa teknikoa:

Girondins Bordeaux: Carrasso; Chalmé, Sané, Ciani,Trémoulinas; Alou Diarra, Fernando, Wendel (Jussie, m.90), Plasil(Sertic. min 83), Gourcuff eta Chamakh

Olimpiakos: Nikopolidis; Torosidis, A.Papadopoulos, Mellberg,Raúl Bravo; Stoltidis (Ledesma. min 80), Maresca, Zairi (Mitroglou.min 63), Dátolo; Derbyshire eta Lua Lua.

Golak: 1-0, M.5 Gourcuff. 1-1 M.65 Mitroglou. 2-1 M. 88 Chamakh