Txapeldunen Liga
Berdinketa Bernabeun (1-1)
Moratak eta Juventusek finaletik kanpo utzi dute Real Madril
Agentziak | Erredakzioa
Real Madrileko harrobiko jokalariak talde ohia zigortu du eta Juventusek jokatuko du Berlineko final handia. Ekainaren 6an izango da, Bartzelonaren aurka.
-
Juventuseko jokalariak, finalerako pasea ospatzen. Argazkia: Efe.
Alvaro Moratak partida amaierarako eordu erdiren faltan sartutako golak Txapeldunen Ligako finaletik kanpo utzi du Real Madril (1-1). Ancelottiren taldeak ezin izan du Turineko 2-1ekoa irauli eta ez da Berlineko final handian izango.
Madrildarren harrobiko jokalariak behin betiko kolpea eman dio egungo txapeldunari, eta Real Madril etsita utzi du.
Madrildarrek partida eskasa jokatu dute, joko eta ideia barik aritu dira. Bihotzak bultzatuta jokatu dute, eta italiarrek ondo baino hobeto jakin dute zurien ahuleziari etekina nola atera. Juventusek ere ezer gutxi egin du, baina atzean itxaroten maisu dira eta nahikoa izan dute behin benetako arriskua sortzearekin, Moratak gola egiteko.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Madril: Casillas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Kroos, Isco, James; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema ('Chicharito', m.67).
1 - Juventus: Buffon; Lichtsteiner, Bonucci, Chiellini, Evra; Marchisio, Pirlo (Barzagli, m.79), Pogba (Pereyra, m.88), Vidal; Morata (Fernando Llorente, m.84) eta Tevez.
Golak: 1-0, m.23: Cristiano Ronaldo, de penalti. 1-1, m.57: Morata.