Txapeldunen Liga
Final-laurdenak (joanekoa)
Barça-Atletico, goi mailako hitzordua Europan
Erredakzioa
Astearteko beste partidan, Bundesliga irabazi berri duen Bayernek bisita egin dio Manchester Unitedi. Bi taldeen egoera erabat ezberdina da.
-
Diego Costa, Atletico Madrileko jokalaria. Argazkia: EFE
Bartzelonak Atletico Madril hartuko du astearte honetan final-laurdenetako joaneko neurketan, Txapeldunen Ligan. Aurrez aurre Leo Messi eta Diego Costa aurrelariak izango dira, eta baita Tata Martino eta Diego Pablo Simeone entrenatzaile argentinarrak ere.
Ligako lehia, Europan izango dute oraingoan katalanek eta madrildarrek. Barçak ez dio Liga titulua irabazteko aukerari agur esan nahi, eta Txapeldunen Ligan aurrera egitea du helburu. Atletico, bestalde, lidergoan da une honetan BBVA Ligan, eta Europan ere jaun eta jabe izan nahi du.
Ustezko hamaikakoak:
Bartzelona: Pinto; Alves, Pique, Mascherano, Alba; Busquets, Xavi, Cesc, Iniesta; Messi eta Neymar.
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Filipe Luis; Arda Turan, Gabi, Mario Suarez, Koke; Diego Costa eta Villa.
Epailea: Felix Brych (Alemania).
Futbol-zelaia: Camp Nou.
Ordua: 20.45
Manchester United-Bayern
Astearteko beste partidan, Bayern Munichek bisita egin dio Manchester Unitedi. Bi taldeen egoera erabat ezberdina da. Alemaniarrek Bundesliga irabazi berri duten bitartean, ingelesek Europan dituzte jarrita itxaropen guztiak.
Ustezko hamaikakoak:
Manchester United: De Gea, Rafael, Büttner, Fletcher, Vidic, Jones, Young, Fellaini, Hernández, Rooney, Kagawa.
Bayern: Neuer; Rafinha, Javi Martínez, Boateng, Alaba; Lahm, Schweinsteiger; Robben, Götze, Ribery; Mandzukic.
Epailea: Carlos Velasco Carballo (Espainia)
Orduaa: 20.45