Txapeldunen Liga
Zozketa
Bartzelona-Atletico eta Manchester United-Bayern, final-laurdenetan
Erredakzioa
Real Madril Borussia Dortmunden kontra arituko da. PSG-Chelsea, beste neurketa.
Txapeldunen Ligako final-laurdenak zozketatu dira. Luis Figo izan da zortea banatu duena, Nyonen, Suitzan. Hauek dira zortzi sailkatuen arteko lau neurketak:
Bartzelona - Atletico Madril
Real Madril - Borussia Dortmund
PSG - Chelsea
Manchester United - Bayern Munich
Joaneko partidak apirilaren 1ean eta 2an izango dira, eta itzulikoak, 8an eta 9an. Apirilaren 11an zozketatuko dira finalerdiak.