Itxi

Txapeldunen Liga

Olinpiacosen aurka

Manchesterrek kanporaketari buelta eman nahi dio (2-0)

Erredakzioa

Borussia Dortmundek, bestalde, eskura ditu final-laurdenak (2-4), baina ez da fio Zenitek balentria nahi du eta.

  • Manchester United. Argazkia: EFE

    Manchester United. Argazkia: EFE

Manchester Unitedek Txapeldunen Ligako final-laurdenetako txartela du helburu, baina horretarako kanporaketari buelta eman beharko dio, joanekoan porrota jaso baitzuen Michelen Olinpiacosen kontra (2-0). "Badakigu ez genuela partida ona egin Grezian, baina oraingoan zaleen babesa izango dugu eta dena eman beharko dugu", adierazi du David de Gea Manchesterreko atezainak.

B. Dortmund-Zenit

Borussia Dortmundek 2-4 irabazi zuen Zeniti, San Petersburgon, eta eskura ditu final-laurdenak. Hala ere, ez da fio Zenitek balentria nahi du eta.

Ustezko hamaikakoak:

Borussia Dortmund: Weidenfeller; Piszcek, Sokratis, Hummels, Schmelzer; Kehl, Sahin; Reus, Mhkitayan, Grosskreutz; eta Lewandowski.

Zenit: Lodiguin; Anyukov, Lomberts, Netu, Smolnikov; Witsel, Fayzulin, Danny, Riazantsev; "Hulk" eta Rondón.

Epailea: Alberto Undiano Mallenco.

Futbol-zelaia: Signal Iduna Park

Ordua: 20.45