Txapeldunen Liga
Bayernekin txapeldun
Javi Martinez: 'Bizitzako unerik zoriontsuenetarikoa da'
Erredakzioa
Nafarrak "une gogorrak" pasa dituela azpimarratu du, baina larunbatean lortutako garaipenek gauza latzenek ere pena merezi izatea lortzen dutela gaineratu du.
-
Javi Martinez, Txapeldunen Ligako koparekin. Efe.
Javi Martinez Bayern Municheko jokalariarentzat, Txapeldunen Ligako finala irabaztea bere bizitzako "momenturik zoriontsuenetarikoa" izan da.
"Bizitza osoa gogora etorri zait; bost urterekin futbolean hasi nintzenetik, ordutik hona bizi ditudan momentu guztiak, herrian baloiari ostikoak ematen hasi nintzetik", esan du 24 urteko erdilariak.
Martinezek "une gogorrak" pasa dituela azpimarratu du, baina larunbatean lortutako garaipenek gauza latzenek ere pena merezi izatea lortzen dutela gaineratu du.
Nafarra izan zen Wembleyko berdegunetik atera zen Bayerneko azken jokalaria: "Familia han neukan eta eurekin egon naiz, momentuaz disfrutatzen", azaldu du.