Itxi

Txapeldunen Liga

Real Madril-Borussia Dortmund

Mourinho: 'Talde moduan jokatuz gero, irabazi egin ahal dugu'

Erredakzioa

"Markagailuan aurretik joatea da helburua. Gol bat sartuz gero, bi geratuko zaizkigu kanporaketa iraultzeko. 2-1 irabazten bagoaz, bi gol beharko ditugu kanporaketa berdintzeko", esan du.

  • Jose Mourinho. Argazkia: EFE

    Jose Mourinho Txapeldunen Ligako prentsaurreko ofizialean. Argazkia: EFE

Real Madrilek Txapeldunen Ligako finalerako txartela lortzeko esperantza du, nahiz eta finalerdietako joaneko partidan 4-1 galdu zuen Borussia Dortmunden aurka. Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzaileak prentsaurreko batean hitz egin du.

Kanporaketa maldan gora dute, eta Real Madrilek bideo bat egin du zaleak eta jokalariak motibatzeko. Mourinho ez da bideo horretan azaltzen, eta argi utzi du horretarako arrazoia: "Ez naiz ni izango Juanitoren espirituaren esanahia azalduko duena: talde honen historiaren zati bat da, eta nik asko errespetatzen dut. Ni ez naiz bideoan azaltzen. Dortmunden lortutako emaitza aldatzea nahi dut nik, eta, taldeak ondo jokatzen badu, zaleak berez motibatzen dira. Ni entrenatzailea naiz, eta emaitza onak lortuta motibatzen dut jendea".

Mourinhok Dortmundeko partidan egindako akats guztiak aztertu ditu, eta, haren ustez, horixe da jokalariak motibatzeko biderik onena. Horrela, jokalariek joaneko neurketan egindako akatsak ez errepikatzea lortu nahi du entrenatzaile portugaldarrak.

"Markagailuan aurretik joatea da helburua. Gol bat sartuz gero, bi geratuko zaizkigu kanporaketa iraultzeko. 2-1 irabazten bagabiltza, bi gol kanporaketa berdintzeko. Minutuz minutu eta golez gol joan behar gara, azken unera arte borrokatuz.

Prentsaurrekoa amaitzeko, hauxe esan du Mourinhok: "Dortmunden jokatu genuen moduan jokatuz gero, litekeena da berriro galtzea. Baina ondo jokatzen badugu, partida askotan egin dugun bezala, eta talde moduan jokatzen badugu... Futbolean dena da posible".