Reala
Igandean Anoetan
Baliteke Iñigo Martinezek Zaragozaren aurka jokatzea
Erredakzioa
Ondarroako defentsak ez du 2012-2013 denboraldian Realarekin debuta egin. Lesioa ahaztuta du, eta Montanierrek hartu beharko du erabakia.
Iñigo Martinezek ez du Realarekin jokatu 2012-2013. denboraldian. 21 urtez azpìko Espainiako selekzioaren deialdian egon da aste honetan, eta Zubietara sasoiko itzuli da. Prest dago igandean Zaragozaren aurka jokatzeko.
"Ez dakit hasieratik jokatzeko aukerarik izango dudan, baina jokatzeko gogo handia dut", esan du Martinezek.
Martinezen ustez, oso zaila izango da Zaragozaren aurkako partida, baina taldeak etxean jokatzen duela eta garaipena lortzeko aukera asko dituela gaineratu du: "Zaila izango da Zaragozari irabaztea, hiru puntuen bila etorriko baitira Anoetara. Etxean jokatzea gustuko dugu, eta hori oso garrantzitsua da taldearentzat. Ikusiko dugu zer gertatzen den asteburuan".