Reala
Mediku-txostena
Tierneyk lesioa du eskuin aduktorean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Jokalari eskoziarrak asteazkenean Zubietan taldearekin egindako entrenamenduan hartu zuen min. Fisioterapia tratamenduarekin hasi da, klubak ohar batean azaldu duenez.
-
Kieran Tierneyren artxiboko irudia
Kieran Tierney Realeko ezkerreko atzelariak min hartu zuen eskuin aduktore luzean, asteazkeneko entrenamenduan, klub txuri-urdinak ohar batean azaldutakoaren arabera, Arsenalek utzitako jokalaria fisioterapia tratamendua jasotzen ari da.
Horrenbestez, ezkerraldeko defentsa lerrorako Javi Galan da aukera bakarra Imanol Alguacil entrenatzailearentzat. Bestela, Sanseko Jon Mikel Aramburu eskuinetik ezkerreko aldera pasa beharko luke, denboraldi honetan jokatu izan baitu postu horretan.
Donostiara iritsi zenez gero, hirugarren lesioa du Tierneyk. Athleticen aurkako San Mameseko derbian hartu zuen min lehen aldiz, eta zelaia utzi behar izan zuen. Ondoren, urtarrilaren amaieran ere bajan egon zen eskoziarra, entrenamendu baten osteko lesioaren ondorioz.