Itxi

Reala

Deialdia

Ameriketako Estatu Batuetako selekzioak Sanseko Jonathan Gomez deitu du

EITB MEDIA

Sanseko atzelariak, 19 urtekoa bera, AEBk Serbiaren eta Kolonbiaren aurka jokatuko dituen lagunartekoetan jokatzeko deia jaso du. Partidak hilaren 25ean eta 28an izango dira.

  • Jonathan Gomez. Argazkia: Reala.

    Jonathan Gomez. Argazkia: Reala.

Ameriketako Estatu Batuetako selekzioak Sanseko Jonathan Gomez deitu du, asteazkenean donostiar klubak jakitera eman duenez. Sanseko atzelariak, 19 urtekoa bera, AEBk Serbiaren eta Kolonbiaren aurka jokatuko dituen lagunartekoetan jokatzeko deia jaso du; partidak hilaren 25ean eta 28an izango dira, eta AEB etxeko taldea izango da bietan.

Jonathan Gomez 2021-22 denboraldiaren hasieran iritsi zen Realera, eta Sansen ibili da. Ameriketako Estatu Batuetako selekzioa Qatarreko Munduko Futbol Txapelketan izan zen, eta final zortzirenetaraino iritsi; kanporaketa horretan, baina, Herbehereen aurka galdu zuen.