Itxi

Reala

Lesioa

Zubimendi min hartuta dago eta oso zail izango du Atletico Madrilen aurkako Kopako partidarako prest egotea

EITB Media

Realeko jokalariak giharretako lesioa du eskuin hankako izterrean, eta ziurrenik ezingo du jokatu Errege Kopako final-zortzirenetako neurketa. Bestalde, Barrenetxeari ebakuntza egin diotela eta ondo atera dela jakinarazi du klubak.

  • Martin Zubimendi

    Martin Zubimendi, Realeko jokalaria. Argazkia: EITB Media

Martin Zubimendi Realeko jokalariak giharretako lesioa du eskuin hankako izterrean eta oso zaila izango da erdilaria prest egotea datorren asteko Atletico Madrilen aurkako Errege Kopako final-zortzirenetako partidarako. Zubimendik fisioterapia tratamenduari ekin dio, eta klubak ez du zehaztu zenbat egun emango dituen jokatu ezinda.

Bestalde, Ander Barrenetxeari ebakuntza egin diotela eta dena ondo joan dela jakinarazi du Realak. Barrenetxeak min hartu zuen Alavesen aurkako urtarrilaren 2an jokatutako derbian. Ezker izterreko jatorrizko muskulatura iskiosurala berregin diote. Turkun (Finlandia) egin dio ebakuntza Lasse Lempainen doktoreak.