Reala
Irteera
Sagnanek utzita jokatuko du Tondelan
EITB Media
Donostiako klubak eta CD Tondelak akordioa lortu dute Modibo Sagnanek talde portugaldarrean utzita joka dezan 2021-2022 denboraldi amaiera arte.
-
Modibo Sagnan (Reala) eta Joselu Mato (Alaves) baloiagatik lehian Ligako derbi baten. Argazkia: EFE
Modibo Sagnan jokalariak Realak utzita jokatuko du Portugalgo CD Tondela taldean 2021-2022 denboraldi amaierara arte, Donostiako klubak astearte gauean, fitxaketen merkatua ixteko bi ordu falta zirenean.
Erdiko defentsa postuan jokatzen duen frantziarrak ez ditu minutu asko izan Realean. Orain, gehiago jokatzeko helburuarekin joan da Pako Ayestaran entrenatzile donostiarrak zuzentzen duen taldera.