Itxi

Reala

Reala-Mallorca (Kopa)

Estradak abantaila lortu nahi du Kopako joaneko partidan

Erredakzioa

Mallorcaren aurka jokatuko dute txuri-urdinek asteazken honetan 20:00etan. Errege Kopa jokatzea ez dela zama bat argi utzi nahi izan du Realeko jokalariak.

  • Dani Estrada gol bat ospatzen Aranbururekin eta Illarramendirekin. Argazkia: EFE

Reala lanean ari da datorren asteazkenean Anoetan (20:00etan) Mallorcaren aurka jokatu beharreko Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partida prestatzeko. Dani Estradarentzat funtsezkoa da Anoetan abantaila lortzea gero "Son Moixen" markagailua alde izateko.

"Kopa jokatzea ez da zama astun bat", esan du Estradak prentsaurrekoan. Jokalariak Mallorcaren aurka hasierako hamaikakoan egoteko aukera asko ditu eta kanporaketa oso "zabalik" ikusten duela ere adierazi du.

Dani estradak ez du hurrengo kanporaketan pentsatu nahi: "Jendea hasi da esaten final-laurdenetan derbia egon daitekeela Athleticen aurka, eta hau polita da zaleentzat, baina guk Mallorcaren aurka dugun kanporaketan soilik pentsatu baherra daukagu".