Reala
Mallorcaren aurka
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak Mallorcaren aurka jokatuko du igandean, 17:00etan, Son Moixen. Llorente eta Elustondo jokatzeko rest daude.
-
Ligako lehen jardunaldiko Valentzia-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE
Mallorca izango du aurkari Realak igande honetan Son Moix estadioan, LaLigako bigarren jardunaldiko partidan. Neurketa, 17:00etan hasiko da, eta Realak denboraldiko lehen garaipena eskuratzea du helburu.
Realaren hamaikakoan aldaketak egon daitezke, Imanol Alguacil entrenatzaileak jokatzeko prest izango baititu Diego Llorente eta Ariz Elustondo erdiko defentsak. Zubeldiak jokatu zuen erdiko defetsa postuan lehen jardunaldian, eta litekeena da jokalari gipuzkoarra zelai erdira aurreratzea eta Illarramendiren ordez jokatzea. Partida berezia izango da Miguel Angel Moya atezainarentzat, Mallorcakoa baita.
Vicente Moreno Mallorcako entrenatzaileak ez ditu aldaketak egingo lehen jardinalduan Eibarri irabazi zion hamaikakoarekin alderatuta. Deialdia partidako egunean bertan emango du Morenok.
Ustezko hamikakoak:
Mallorca: Reina; Joan Sastre, Valjent, Raíllo, Lumor; Dani Rodriguez, Baba, Salva Sevilla, Febas; Budimir eta Lago Junior.
Reala: Moya; Zaldua, Elustondo, Llorente, Aihen; Illarramendi, Merino, Odegaard; Januzaj, Willian Jose eta Oyarzabal.
Epailea: Valentin Pizarro Gomez.
Zelaia: Son Moix.
Ordua: 17.00etan.