Itxi

Reala

2021era arte

Bartzelonako Barbara Latorre, talde txuri-urdinera

eitbeus

Aragoiko aurrelaria oso gogotsu azaldu da Realarekin biziko duen erronka berriarekin.

Bárbara Latorre

Realak akordio bat lortu du Barbara Latorre aurrelariarekin klub txuri-urdinean jokatzeko. Barbara libre iristen da Bartzelonatik 2021eko ekainaren 30a arte.

Aragoiarraren abiadura eta lehen mailan duen esperientziak bikain lagunduko dute Realaren erasoan.

Jokalari berriak poztasuna adierazi du elastiko txuri-urdina janzteagatik eta taldera lehenbailehen egokitzeko jarrera ezin hobea erakutsi du, 'etortzeko irrikaz nengoen'.