Itxi

Reala

Anoetan

Reala-Barcelona (2-1): Urrezko hiru puntu, liderraren aurka

Erredakzioa

Gipuzkoarrek mailari eusteko aurrerapauso erabakigarria eman dute, talde katalana gaindituz. Ifranek eta Xabi Prietok (penaltiz) egin dituzte txuri-urdinen golak bigarren zatian.

Mailari eusteko helburua oso gertu du Realak, Bartzelona 2-1 Anoetan gainditu eta gero. Lasarteren mutilek bigarren zati paregabea jokatu dute eta hiru puntuak etxean gelditu dira. Thiagok lortu du 0-1ekoa lehenengo zatian, eta Ifranek eta Xabi Prietok egin dituzte txuri-urdinen golak bigarren zatian.

Guardiolaren mutilek, erraz agindu dute zelaian nahiz eta ohiko jokalari asko aulkian izan. Reala sendo mantendu da defentsan hutsuneak izten eta Martin Lasarteren mutilek kontraerasoa bilatu dute hegaletako jokalariekin. Norgehiagokaren lehen bi aukerak katalanentzat izan dira, baina Messiren eta Afellayren jaurtiketak ez dira sare barrura joan.

Donostiarrek, 14. minutuan izan dute aukera garbiena, baina Tamudoren errematea gutxigatik joan da kanpora. Bartzelonak agintzen jarraitu du eta 0-1ekoa Thiago Alcantarak lortu du lehen zatiko 28. minutuan. Claudio Bravok ezin izan du blaugrana gaztearen jaurtiketa gelditu eta partida maldan gora jarri da etxekoentzat. Atsedenaldira, 0-1ekoarekin joan dira bi taldeak.

Bigarren zatian talde donostiarrak gehiago sakatu du erasoan eta intentsitate handiagoa ezarri du zelaian. 60. minutuan, Raul Tamudok bigarren abagune argia izan du, baina katalank ezin izan du Pinto gainditu buruz burukoan. Lasartek Zurutuza eta Ifran zelairatu ditu Diego Rivasen eta Tamudoren ordez eta taldeak zuzenego jokatu du erasoan.

Berdinketa, Diego Ifranek lortu du gipuzkoarrentzat norgehiagokaren 72. minutuan. Aurrelari txuri-urdina azkarrena izan da blaugranen area bornean, eta aldaratze bat aprobetxatuz, 1-1ekoa jarri du markagailuan. Zaleak partidan sartu dira berdinketarekin eta Reala gora etorri da. 81. minutuan, Mascheranok penalti argia egin dio Zurutuzari eta Lasarteren taldeak 2-1ekoa lortu du. Xabi Prietok jaurti du markagailuan aurrea hartzeko eta jokalari gipuzkoarrak, Pinto gainditu du. Azkenean hiru puntu garrantzitsuak etxean gelditu dira.

Fitxa teknikoa:

2 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Demidov, Mikel Gonzalez, Estrada; Rivas (Zurutuza, 69. minutuan), Bergara (Elustondo, 88. minutuan), Aranburu, Xabi Prieto, Griezmann; Tamudo (Diego Ifran, 69. minutuan).

1 - Bartzelona: Pinto; Pique (Mascherano, 62. minutuan), Milito (Busquet, 70. minutuan), Montoya (Dani Alves, 13. minutuan), Fontas; Thiago Alcantara, Xabi, Keita, Afellay; Messi eta Jeffren.

Golak: 0-1, 29. minutuan: Thiago Alcantara. 1-1, 71. minutuan: Diego Ifran. 2-1, 81. minutuan: Xabi Prietok, penaltiz.