Reala
Igandean, 18:30ean
Realak Valladoliden aurka hautsi nahi du irabazi gabeko lau partidako bolada
eitb.eus
Talde txuri-urdinak Jose Zorrillan jokatuko du igande honetan, 18:30ean. Willian Jose jokatzeko prest da.
-
Lehen itzulio Reala - Valladolid partidako irudia. Argazkia: EFE
Realak Valladolid izango du aurkari igande honetan, 18:30ean, Jose Zorilla estadioan. Talde txuri-urdinak lau partida jarraian daramatza irabaztea lortu gabe, eta bolada txar hori apurtu nahi du.
Imanol Alguacil entrenatzaileak jokatzeko prest izango du Willian Jose, eta brasildarrak aukera asko ditu hasierako hamaikakoan sartzeko. Bestalde, Zubeldia ere hamaikakora ituzliko da partida bateko zigorra bete ostean. Zurutuza min hartuta dago, eta Mikel Merino zigortuta, txartel pilaketagatik. Imanolek, hasieratik zelairatu ditzake Januzaj, Oyarzabal eta Willian Jose.
Valladolidek arnasa hartu zuen Ligak izan duen azken geldialdiaren aurretik, Eibarren aurka garaipena lortu baitzuen, azken minutuan. Pucelako taldeak 29 puntu ditu, eta jaitsiera lau puntura du. Sergio Gonzalez entrentzaileak ez ditu jokatzeko prest izango: Toni Villa, Stiven Plaza, Hervias eta Luismi.
Ustezko hamaikakoak:
Valladolid: Masip; Moyano edo Antoñito, Calero, Kiko Olivas, Nacho; Keko, Anuar, Michel, Alcaraz; Oscar Plano, Guardiola.
Reala: Rulli; Zaldua, Navas, Aritz, Theo; Zubeldia, Ruben Pardo; Oyarzabal, Juanmi, Sandro, Januzaj.
Epailea: Alberola Rojas.
Zelaia: Jose Zorrilla.
Ordua: 18.30ean.