Reala
Almeriaren aurka
Zurutuza, De la Bella eta Tamudo hamaikakora itzuliko dira seguraski
Erredakzioa
25 puntu ditu talde txuri-urdinak eta sailkapenaren erdialdean dago, baina azken bost norgehiagoketan garaipen bakarra baino ez du lortu.
Martin Lasartek hainbat aldaketa egin beharko ditu Realean Almeriaren aurkako igandeko partidarako. Zurutuza, De la Bella eta Tamudo hamaikakora itzuliko dira seguraski.
Eta Dani Estradak hasieratik joka dezake berriro ere. Carlos Martinezen lekua ondo betetzen ari da. Azken hiru partidetako sentsazioak onak izan direla adierazu zuen bart zarauztarrak Euskadi Irratiko Fuera de Juego-n.
Reala sailkapenaren erdialdean dago eta hurrengo lau partidetatik hiru etxean jokatuko ditu (Almeria, Osasuna eta Mallorcaren aurka).
25 puntu ditu talde txuri-urdinak, baina azken bost neurketetan garaipen bat baino ez du lortu. Anoetan abenduaren 5an, Athleticen aurka (2-0), eskuratu zuen azkena.